Hibaika Arraun Elkartearen abestia "Sua uretan"

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 4 сер 2014
  • Hibaika Arraun Elkarteak badu abestia, beraiek eginiko bideoa duzue hau.
    Ahotsa: Sorkun
    Letra: Iñigo Legorburu
    Musika: Telmo Treno.
    Historia:
    Hibaika arraun elkartea 1987. urteko Uztailan jaio zen. Oreretako Hibaika elkartean egindako hainbat bileren ondorioz, herriak arraun talde batekin kontatu nahi zuelako.Hasiera oso apala izan zen.
    Hibaikako elkartea arraun egiteko gogoekin zeuden mutilez, ideia onez eta, batez ere, ilusio handiz baliatzen zen, baina proiektua aurrera eramateko dirurik ez zeukan, entrenatzeko toki on bat ezta ere...Eragozpen guzti hauek izanda ere, baldintza txarretanzegoen traineru bat hartu, gutxinaka konpondu eta uda hartarako entrenamenduak egiten hasi ziren. Elkartea urte horretako Irailaren 6an aurkeztu zen, Kontxako estropadara doan jende pilari etekin ateraz. Diruaren arazoa gutxitzeko, elkartea Oreretako dendei laguntza eskatu zien, eta hauek laster batean taldearekin bat egin zuten, beraien laguntza emanez,diru horrek hazea eman zion taldeari.Udaletxeak egoera ikusita, parte hartzea erabaki zuen,eta taldeko arduradunekin batera, Ondartxoko hiltegi zaharra ustea erabaki zuten, arraun eskola batean bihurtzeko hitzarekin. 1989. urteko Maiatzaren 21ean, arraun eskola ireki zen, “ Centro municipal de actividades acuáticas Ondartxo” izenarekin. Elkarteko lehen lehendakaria, Yon Yurrita izan zen.

КОМЕНТАРІ • 1