Gauza bat deklaratzen - Oskorri

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 16 вер 2024
  • "Belateko lapurrak" Euskal Gaizkileak serieko zortzigarren atala izan zen. Bertan XIX.mende hasieran Belateko portuan jardun ziren bidelapurren eta hauek harrapatzeko sortu zen Lantzeko Goardiano taldearen nondik-norakoak kontatzen dira.
    Belateko lapurren amaiera hizpide duen "Gauza bat deklaratzen" bertso sorta musikatu zuen Oskorrik eta Pub Ibiltaria diskoan kaleratu. Bertan entzun ahal den kantua zuzenekoan grabatua da, beraz. Natxo de Felipek gure eskuetan jarri zuen etxean egina zuen nahasketa bat, ordurarte publikatu gabea, eta bertsio hori sartu genuen podcastean.
    Podcasta osorik entzun nahi izanez gero: podcast.eus/be...
    LETRA
    1. Gauza bat deklaratzen
    Bear det orain asi;
    Denbora asko eztuela
    Zer degun ikusi.
    Enkargatu ninduena
    Orain ez da bizi;
    Lagunekin batian
    Zuten galerazi:
    Orien bekatuak
    Ala zuten merezi.
    2. Bi urte bete ditu
    Esan zidatela
    Batek partikularki
    Lazki beldur tzela;
    Aditzen baldin banuen
    Galdu zituztela,
    Berso bida berriak
    Paratu netzala;
    Orai abiatzen naiz
    Oroitzen naizela.
    3. Egun señalatua
    Zen Santa Barbara,
    Presentian giñenak
    Oroitzen al gera;
    San Jose gloriosoak
    Gaitzala anpara,
    Allegatu gabentanik
    Tranze orretara.
    Egun artan zituzten
    Urkabian para.
    4. Anayetan zarrena
    Juan tzen aurrera;
    Garbos pasa zituen
    Zenbait eskalera;
    Allegatu zanian
    Gero urkabera,
    Konseju onak ematen
    Oyuz zegon bera.
    Ai! ura egun artako
    Gizonen galera.
    5. Tunika bat buruan
    Soñian trajia
    Prebeniturik zegon
    Ayen enkajia.
    Eskaleretan goiti
    Iduri pajia,
    Iltzera goaki eta
    Ura korajia!
    Makurren zuzentzeko
    A! zer parajia!
    6. Ordukoz ura illa
    Gero bigarrenari,
    Kuerda lepotik sartzen
    Zitzaizkolarik ari.
    Tunika bat burutik
    Zitzaion erori,
    Begira gelditu zen
    Bere anayari,
    A! zer konsuelua
    Biotz altxagarri!
    7. Bida illak zituzten
    Gero irugarrena
    Ark manifestatzen zuen
    Lastimarik geyena.
    Lenagoa gaizki egiñaz
    Gero zuen pena;
    Etzuela guardatu
    Jaunaren ordena,
    Zuzen ibiliko da
    Munduan zurduena.
    8. Laugarrena juan tzen
    Guzien atzian,
    “”””Jesus””””! esaten zuen
    Kuerda paratzian;
    Salve bat errezatzeko
    Artaz oroitzian;
    Ala agintzen zuen
    Ark eriotzian,
    Pena asko zedukala
    Bere biotzian.
    9. Ayen etxuak ziran
    Ongi probatuak;
    Krueldade aundiyan
    Ziren kastigatuak;
    Lauetatik iru
    Deskuartizatuak
    Izugarriak ziran
    Ayen bekatuak,
    Amar lekutan daude
    Puskak paratuak.
    10. Eken pensamentua
    Beti maldadian,
    Ez dirade ibilli
    Kristauen legian;
    Ill eta arrobatuz
    Zoazilarik bidian,
    Nola egunaz eta
    Igual gabian,
    Orai pagatu tuzte
    Azken egunian.
    11. Ainbertze beldurrekin
    Jendiak belaten;
    Uste dut pasajeruak
    Gusto artzen duten.
    Bertzeren ontasunak
    Ari ziren yaten;
    Pesalunbria baizik
    Etzuten ematen:
    Pepek deskantsu ona
    paratu du aurten.
    12. Zenbait arroario (arrobario)
    Eta eriotze
    Mundu ontan klaroki
    Aitortu dituzte;
    Ainbertze gaixtakeri
    Zirelarik gazte;
    Geyago eginen zuten
    Utzi balituzte,
    Azkenian ederki
    Pagatu dituzte.
    13. Gaizki egin bazuten
    Ayek mundu onetan,
    Padezitu zituzten
    Azken egunetan;
    Baldin “”””por si acaso””””
    Badaude biarretan,
    Beren zorren pagatzen
    Purgatorioetan,
    Errezatu dezagun
    Eken faboretan.
    14. A! zer konsuelua
    gure asoena (gurasoena)
    Umiengatik artzen
    Orrenbertze pena!
    Asi eta ondoko
    Pagamendu ona
    Azkenekoz erortzen
    Gaizki dabillena;
    Ori da mundu ontan
    Pensatu bear dena.
    15. Gizonak mundu ontan
    Pensatu bear luke
    Nondik etor daiteken
    Orrenbertze neke,
    Jangoikoari oyuka
    Miserikordia ezke,
    Bañan etzioten utzi
    Nai adiña epe.
    Padrino ona zuten
    Azkeneko Pepe.
    16. Asko gurasoeri
    Nai diet adierazi
    Beren umiak nola
    Bear dituzten azi.
    Ingenio gaiztoak
    Alez galerazi,
    Jangoikoaren legia
    Ongi arrerazi,
    Nai duena egitera
    Beñere ez utzi.
    17. Konseju onak eman
    Umeari gaztetan.
    Dotrina erakutsi
    goiz edo arratsetan.
    Kastigu sobera gabe
    Bear modutan,
    Estimatu dezaten
    Dabiltzan lekuetan,
    Asko galtzen baitira
    Gurasoen faltan.
    18. Amar manamentuak
    Agintzen duena
    Jangoikua amatu
    Da printzipalena.
    Juramenturik gabe,
    Gero bigarrena.
    Obligaziua delarik,
    Entzun meza bana.
    Errespetua iduki
    Aita eta amaingana.
    19. Bortzgarrenekoa
    Nior ez iltzia.
    Lujuriak utzi eta
    Ain guti ebastia.
    Falso testimoniorik
    Iñori ez goratzia.
    Ez deseatu bertzen
    Senar edo emaztia.
    Ori da manamenduak
    Ongi guardatzia.
    20. Kalabozo batian
    Kantuen paratzen,
    Gosiak ill urrena,
    Otzak akabatzen.
    Ezta enbusteria,
    Ala ari nitzen.
    Anima defuntuak
    Naute anparatzen.
    Pasa baño errexago
    Dirade kontatzen.”

КОМЕНТАРІ •