Jose Tejeria da - Rafa Rueda

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 16 вер 2024
  • "Muatzeko desgrazia" izan zen Euskal Gaizkileak serieko hirugarren atala. Bertan Joxe Tejeriaren nondik norakoak kontatzen dira, aita hil izanaren akusaziopean heriotzera kondenatua eta Gipuzkoan garrote bidez exekutatua izan zen aiarraren historia.
    Exekuzioaren lekuko izan zen Juan Mari Zubizarreta "Etxeberritxo" bertsolari azkoitiarrak bertso sorta bat idatzi zuen, eta 120 urte beranduago musikatu du Rafa Ruedak.
    Podcasta osorik entzun nahi izanez gero: podcast.eus/mu...
    Bertso sorta osoa duzue hemen, kantuan ez baitira denak agertzen.
    Jose Tejeria da
    au nere grazia,
    Gipuzkoa’ko Aia’n
    jaio ta azia;
    tiroz aita ill nuan,
    orra desgrazia,
    publikatzera nua
    asunto guzia.
    Deabrubak animua
    eman biotzera,
    tiroz atrebituba
    nire aita iltzera;
    Donostia’ra gero
    zerbait ekartzera,
    egin nuen okerra
    desemulatzera.
    Gizonak altxa zuten
    aita bizirikan,
    “O, semiak galdu nau!”
    berak esanikan;
    gurasubak etzuban
    esan gezurrikan,
    gorputza ill da anima
    juan mundutikan.
    Paperian jarrita
    alde aurretikan,
    aitari zenbat eman
    señalaturikan;
    eske ari zan beti
    aldamenetikan,
    gure enredo danak
    sortubak ortikan.
    Aitak eskatzen ziran
    legez eta bidez,
    egiten niona da
    agindu ta eman ez;
    buru dana betia
    pentsamendu txarrez,
    tirua eman nion
    diruaren ordez.
    Soldadu arma-dunak
    lotu kurioso,
    baita eraman ere
    Azpeiti’ra preso;
    deklarazio txarrak
    egiña ni oso,
    libratutzeko bear
    gezurra preziso.
    Aurrena egon nintzan
    uka fuertian,
    salatzallia pranko
    bazan bitartian;
    gero aitortu nuen
    egunen batian,
    gezur guztiak ziran
    neretzat kaltian.
    Azpeitia’tik juan
    Donosti aldera,
    Gipuzkoa’ko buru
    dan tribunalera;
    akusatuba nintzan
    Judasen legera,
    gezurrak balio ez,
    neretzat galera.
    Andriak eta biyok
    emandako itzak,
    konprenditzeko ere
    oso dira gaitzak;
    oiek guziak ziran
    gezurrezko saltsak,
    aitari ezarriaz
    etzituben mantxak.
    Gaizki egin nuala
    ondo damutzen zat,
    au eskarmenturako
    beste guzientzat;
    munduban ez da izan
    oraindikan behintzat
    ume bat txarragorik
    gurasubarentzat.
    Donostia’n artuba
    nintzan albistia
    posible etzala neri
    bizirik uztia;
    ai ura orduko
    lastima tristia!
    Etzan alegratuko
    nere emaztia!
    Donostia’tik giñan
    Azpeitia’ra etorri,
    bost guardiarekin
    kotxian ekarri;
    kartzelan sartu eta
    an nenguan larri,
    sententzia tristia
    zuten irakurri.
    Zuzen da garbi egin
    dute justizia,
    badakit nuela nik
    ondo merezia;
    illbeltzan amaseirako
    nere sententzia,
    goizeko zortziretan
    kentzeko bizia.
    Gaiztua izan banaiz
    orra sujetatu,
    sententzia orrek ziran
    biotza erdiratu;
    Aita Aizpuru’rekin
    gogoz konfesatu,
    egindako okerrak
    danak akusatu.
    Pauso bat eziñ eman
    nuan ezergatik,
    bi lagun banituben
    beso banatatik;
    urkamendira juan
    giñan kartzelatik,
    borrerua begira
    zeguan atzetik.
    Urkamendian nintzan
    eserita jarri,
    nire entrañak zeuden
    estu eta larri;
    bizia eman bear
    oso lotsagarri,
    au beste guzientzat
    eskarmentagarri.
    Barkaziua nuan
    azkena eskatu,
    zergatik egiñ nuen
    lenago pekatu;
    orrengatik bear det
    orain nik urkatu,
    Jaungoikuari arren
    nitzaz erregutu!

КОМЕНТАРІ •