Ezpata ala errota - Ibai Osinaga eta Amets Aranguren

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 16 вер 2024
  • "Santxikorrota, Bardeetan libre" Euskal Gaizkileak serieko hamabigarren eta (oraingoz) azken atala da. XV. mendean Cascanten bizi zen Santxo gaztearen historia kontatzen da, nola igaro zen Queiles ibaiko errotari izatetik Bardeetako bidelapur sonatuena izatera.
    Ez zaigu Santxikorrotari buruzko kanturik iritsi gaur arte, eta beraz, abestia sortzeko eskatu genien Ibai Osinaga eta Amets Aranguren musikariei. Aranguren letraz arduratu zen, eta Osinaga ahotsaz eta gitarraz.
    Podcasta osorik entzuteko: podcast.eus/sa...
    LETRA
    Nafarroako Erriberan zen
    jaioa Santxo gaztea
    zerbaitengatik toka zitzaion
    bere herria uztea
    Bardeetan Ermandadearen
    beroa gertu sumatu
    eta herriaren sostengua
    hark zuen bereganatu
    Soberan zuenari ostuta
    txiroari lagundurik
    bere bizitza eten zuen hark
    daga bihotzean sarturik
    Santxikorrota, santxikorrota
    aberatsei ezpata, behartsuei errota
    Kondaira batek duen egia
    eta gezurra eskutan
    zaila da jakitea non koka
    ze alde edo bandotan
    Santxoren gogo eta arimak
    segitu dute bizirik
    Erriberako lurretan barna
    Luciok lekukoa harturik
    Santxikorrota, santxikorrota
    aberatsei ezpata, behartsuei errota

КОМЕНТАРІ •