Auxen da era etorri dana - Joseba Tapia

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 16 вер 2024
  • "Beizamako krimena" Gaizkileak serieko seigarren atala da, eta bertan Beizamako Korosagati baserriko hilketen nondik-norakoak kontatzen dira. Bertako ama eta alaba erail zituzten 1926an, eta krimenak eta krimenaren ondotik etorriko zen atxiloketa uholdeak Gipuzkoa osoa aztoratu zuten.
    Gaiaren bueltako bertso sorta idatzi zuen Patxi Erauskin bertsolari zaldibiarrak. Erauskinen bertsoak idatziz iritsi dira gaur arte, baina inork musikatu ez zituenez Joseba Tapia arduratu zen lan hartaz. Hemen duzue Erauskin Errotariren bertsoekin eta Tapiaren trikiti eta ahotsarekin ondutako fruitua.
    Podcasta entzun nahi baduzu: podcast.eus/be...
    LETRA
    Auxen da era etorri dana
    bertso batzuek jartzeko,
    kulparik gabe preso egon diran
    itsasondotarrantzako;
    letra bat ez da izango
    inor ofenditutzeko,
    eskerrak onak lege-gizonak
    zeuzkatela libratzeko.
    Millaz ondoren bederatzi eun da
    ogei ta seigarren urtean,
    Azaroaren amalaueanegun senalamentean,
    negargarri bat gertatu zana
    Guipuzkoa”ko partean,
    Beizama erriko korosagasti
    baserri etxe batean.
    Etxe orretan bizi ziraden
    ama ta alaba bakarrik,
    lanean zintzo saiatzen ziran
    egin gabetan oporrik;
    egun orretan arkitu ziran
    biak ill da otziturik,
    Euskalerrian ez da gertatu
    askotan orrelakorik.
    Jazinta odriozola beste alaba
    neskame zegona Tolosa”,
    egun orretako amaikaetan
    etxe ortara igo zan;
    bere ama ta aizpea illak
    billatutzaille bera zan,
    aditzerakin ala errira
    destetxaetan joan zan.
    Jazinta bera parte ote zan
    jarririk errezoloso,
    kulparik gabe egota”re
    izan zeikean akaso;
    zerbaitegatik sartua zuten
    bigarren aldian preso,
    ez da gainera libratu ere
    garbi jakin arte oso.
    Agintariak saiatu ziran
    nun billatuko usaiak,
    ama-alaba il zituztenak
    agertutzeko etsaiak;
    lendabiziko artu zituzten
    ijitano ta artzaiak,
    kulparik gabe preso, etzeuden
    aien biotzak lasaiak.
    Andik urrena Itsasondo”ko
    Lizarditara jo zuten
    aurrean artu Azpeitia”ko
    kartzelara zuzen-zuzen;
    periodiko batzuek berriz
    gezur aundiak zabaltzen,
    oiek kulpante ornen zirala
    baita”re askok sinisten.
    Eriotz aiek bateonbatek
    egin zituan serio,
    esan lezake elkarrengana
    asko zutela odio;
    aizken orduan guztion aitak
    kontuan artuko dio,
    zenbait familik negar egin du
    kaso ori zan medio.
    Aita semeak, ama-alabak,
    senar eta emaztiak,
    izan dituzte oso garratzak
    gau t”egun, jai ta astiak;
    kulparik gabe eraman bear
    oinbeste pena tristiak,
    orain etxean libre daude ta
    aztu bitzaie guztiak.
    Ondo dakigu iltzaile oien
    billa zorrotz dabiltzala,
    denok nai degu gaizki eginak
    arren argitu ditzala;
    merezi du-tabizia kendu
    edo betiko itzala,
    kulpa gabe preso egotetikan
    Jainkoak libra gaitzala.
    Maiatz illaren ogei ta batean
    ta larunbat arratsian
    itzenekoak aita-semeak
    erabat libratu zian;
    poz-dardara bat sartu zitzaigun
    askori bai biotzian,
    lo-gurerikan inork etzeukan
    oiek errian sartzian
    aien biotzak lasaiak.
    Orra azaldu kulparik gabe
    nola egonduak diran,
    inorentzako mesederik ez,
    familientzat galeran;
    onra emanaz bertsoak kanta
    mundu guztien aurrian,
    iltzaile krimen lapurrik ezta
    Itsasondoko errian.

КОМЕНТАРІ •