Pello Joxepe (Txatxanuga Futz Band)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 21 лют 2018
  • www.txantxangorria.eus/
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    Pello Joxepe tabernan dala
    haurra jaio da Larraulen (Bis)
    etxera joan da esan omen du:
    -Ez da neria izanen,
    beraren amak topa dezala
    haur horrek aita zein duen.
    Hau pena eta pesadunbria!
    Senarrak haurra ukatu (Bis)
    Pello Joxepe bihotz neria
    haur horrek aita zu zaitu
    haur horrentzako beste jaberik
    ezin nezake topatu.
    Zure semia besuan daukat
    senarra aldamenian (Bis)
    orain denborik eztaukat eta
    zuazkit ordu onian
    neronek abisatuko zaizut
    garaia datorrenian.
    Fortunosoa nintzela baina
    ni naiz fortuna gabia, (Bis)
    abade batek eraman dizkit
    umea eta andria:
    haurra berea bazuen ere
    andrea nuen neria.
    Patzientzia hartu bihar da
    munduan Pello Josepe, (Bis)
    andria ere zuria izanda
    haurra bestena diote;
    gizonen faltan igarotzen da
    basoan zenbait larrarte.

КОМЕНТАРІ •