Musde Urrütia (Niko Etxart)
Вставка
- Опубліковано 21 гру 2024
- www.txantxangor...
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Musde Urrütia leihoti
eta ni aldiz kanpoti;
bihotza erdiratü zeitan so ezti bateki
üdüri ziren haren begiak izar zirela zelüti.
Ene xarmagarria,
hüillan düzü eliza!
zonbait aldiz jinen zira, harat meza entzütera:
begiaz kheiñu eginen dügü ezin mintzatzen bagira.
Españalako bidia
ala bide lüzia!
Gibelilat so'gin eta, hasperrena ardüra
maitettoaz orhit eta nigarra begiala
Hortzak xuri, begiak beltz
ene maitia zeren ez?
mündü orok diozie, ni nizala traidore
orai arren erradazü, hala nizanez bai al'ez.
Amak dio alabari
kanaila txarra hi!
Hik behar dun ibili
ibiltekoz ibil hadi hihaur
üdüri zonbaitekin.
Ama zaude ixilik
ez erran otoi gaizkirik
Gaztetarzüna inozent dela
ez dakizüa
engoitik
zure denboraz orhit
eta ez egin otoi nigarrik.