Ehiza, bai ala ez? - Kontraprograma

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 11 вер 2024
  • Ehiza ohitura handiko jarduera izan da Euskal Herrian. Garai batean biziraupenerako beharrezkoa bazen ere, aspaldian galdu zuen funtzio hori, eta gaur egunean kirol edo afizio bilakatu da, normalean belaunaldiz belaunaldi igarotzen dena.
    Tradizio izanagatik, ez du esan nahi jarduera honen egokitasuna zalantzan jarri behar ez dugunik. Izan ere, gizartearen sektore zabal batek ehiza animalien eskubideen aurkako urraketa bat kontsideratzen du. Bere defendatzaileek aldiz, jarduera honen tradizio, balore eta bizi estiloa gailentzen dute animalien erailketaren gainetik.
    Guzti hau hala izanda ere, kontraesan ugari aurki daitezke ehizaren jarraitzaile eta aurkarien artean, eta horiei heldu diegu Kontrako saio honetan. Zein kasutan justifikatu daiteke ehiza? Betetzen al dira legeak? Errealista al da gizakiok eta animaliek eskubide berdinak ditugula esatea?
    XXI. mendeko ehiza birdefinitzeko garaia da.
    Eztabaida osoa ikusteko: www.kontraprograma.com

КОМЕНТАРІ •