Ordiziako Martxaren letraren aurkezpena

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 28 сер 2024
  • Ordiziako danborradaren mendeurrena aitzakia hartuta, 2013ko uztailaren 21eko gauean egindako kontzertu berezia. Bertan, Gurrutxagak konposatu zuen Martxa ezagunari Patxi Zubizarretak egindako eta Peio Ramirez-ek moldatutako letra aurkeztu zuten, Beti Argi bandaren musikaz eta hainbat abesbatzen ahotsaz lagundurik (Santa Ana, Oroith, Oroith-Txiki eta Larrun Arri).
    Aizkorritik behera,
    ibai bat, Oria,
    herri bat, Ordizia.
    Luze harresia,
    luze historia,
    bertan gure kabia.
    Billapranka zana:
    San Bartolome,
    hurrena Santa Ana.
    Bada zeresana.
    Zerana zerala,
    etorri gugana.
    Izan zen suterik,
    baita uholderik.
    Ezbehar haietatik
    atera ziran onik.
    Txindoki magalean pozik,
    halaxe sortu zan gure Ordizi.
    Goierri bihotzean pozik,
    herriak nahi izan zuen hor bizi.
    Lehen hala, orain hola,
    gero ez jakin nola.
    Alkarrekin aterako
    gera nola edo hala.
    Txindoki magalean pozik,
    halaxe sortu zan gure Ordizi.
    Goierri bihotzean pozik,
    herriak nahi izan zuen hor bizi.
    Ikusten al dezu
    baserritarra,
    artzaina, lorazaina?
    Txerremen, sagarra
    hor barra-barra,
    poltsa beteta
    doa kaletarra.
    Peri eguna da,
    gaur da azoka,
    trena dotor gainezka.
    Mendeetako
    asteazken festa:
    hau bezelakorik
    munduan ez da!
    Entzuten al dezu
    behien marruma,
    entzuten irrintziak?
    Gaztaiarena
    da erresuma,
    usain-koloreetan
    edertasuna.
    Euskal Jaiak dira,
    ohitura zaharra:
    mendia kalean da,
    Euskal Herriak
    hemen batzarra:
    hau bezelakorik
    munduan ez da!
    Ordiziarrok, ordiziarrok, segi beti bizkor!
    Ordiziarra, ordiziarra, beti izan jatorra!
    Sumatzen al dezu
    larritasunik,
    halako makil hotsik?
    Buztuntza aldetik
    murmurioa
    sigi-saga doa
    segizioa.
    Horra danborrada,
    hasi da festa!
    Frontoia Beti Alai,
    plaza ere bai,
    kalejiran blai:
    hau bezelakorik
    munduan ez da!
    Kantaurin Oria,
    Urdanetak hala
    Munduaren berria
    Kantuan herria,
    plazan danborrada,
    gora Gurrutxaga!
    San Juan Bezperako
    suak bezala,
    erre penak, tristeziak!
    Benetako Ondare,
    bandak gorazarre,
    Guztiok irribarre!
    Horra barril hotsa,
    danbor abarrotsa.
    Martxaren konpasa
    geroaren arnasa.
    Txindoki magalean pozik,
    halaxe sortzen da gure Ordizi.
    Goierri bihotzean pozik,
    herriak nahi izango du hor bizi.
    Lehen hala, orain hola,
    gero ez jakin nola.
    Alkarrekin aterako
    gera nola edo hala.
    Hau hala bazan edo ez bazan
    sartu dadila azkar kalabazan,
    ateratzeko gero martxan
    Ordizia gure herriko plazan!

КОМЕНТАРІ •