Euskaraz laket ditudan hitz eta egitura elibat
Вставка
- Опубліковано 28 вер 2024
- Ieeeeepa! Zer moduz zabiltzate? Gaur euskaraz gustatzen zaizkidan berba eta ñabardura batzuk partekatzera natorkizue.
[EU] Euskarazko azpidatziak laster gehituko ditut
[EN] Subtitles in English to come this week
[ES] Subiré subtítulos en castellano cuando tenga un rato
Zer gehituko zenuke? Laga eizuez zuon iruzkinak behean eta harpide zaitezte :D
HE SIDO OBLIGADO A VERLO PERO BUEN VIDEO
Yo tambien
t ganaste un dislike
Great video mate
Ze barkamenak ta ze ostixe...
Earra benetan!
Dylan, lagundu duxu otoi, iparraldean erabiltzen dugun beste frantseskada eta pleonosmo itsusi oi kentzen :
Milesker ainitz!
Baii hoixe bera! Arduradun goienarengana joko dixut izugarrikeria hunen salatzerat 😬😘
Xelebrea oso, ez nok euskaltzaina, baina, antza, dükezü horrek ez dok ematen noketa, noketaren ordez jarritako züketako alokutiboa baizik. Aditua nok Xiberuan (beste edonon ere Euskal Herrietan, bestalde) noketa galdua dela oso, balikitok horren ondoriozko ordezkatze prozesua izatea?
Oso interesgarria euskarazko hitzen inguruan egiten duzun azalpena eta ikuspegia... ez adiorik, Dylan!
Eskerrik asko erakutsitako interesagatik, Ainara! Ikus artio ☺️
On Sept 1st, 2020 you wrote: "[EN] Subtitles in English to come this week" Are they ready?
Iepaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!,,,,,!
Beste bideo eder bat egin dok. Barik "ordez"-en lekuan be erabilten dok mendebaldean. "Hori barik, hartu'ixu beste ha" esaten joagu Arratian, behintzat.
Eskerrik asko! Ederra, bai! Oindikoarren ez nok hik diñoan lez erabiltera ohitu, baina polit politte zeritxoat. 😁
Onena dok, esaten doken moduan, "au jour d'aujourd'hui" kristoren tautologia dela frantsesez: gaurko egunaren egunean (!) esan gureko leukek, aujourd'hui berez "au jour d'hui"ren ("gaurko egunean") gramatikalizazio bat dok-eta.
Baiii frantses askok ere horren erabilpena kritikatzen ditek, "au jour" eta "hui" soberan zeudek eta. Baina dezente entzuten dok hala ere.
@@dylaninglis7136 Zer dateke hurrena, au jour du jour d'aujourd'hui😜? Egia, aitzitik, arras entzuten ahal da Frantzia aldean.
Hire hurrengoari luzetsita nengoan baina merezi izan du😄 Itzela bideoa, bejondeiala!
😂 eskerrik asko Iker!!
Biba hi, bideo polita! Lapurdiko kostaldean badiagu "deus ez"/"izpirik ez" errateko bertze molde bat (ezagutzen duk berdin): "fitsik ez". Segi hol-hola!
Milesker!! "Fitsik" ezagutzen dut, baina ez nekien "izpirik ez" ber erranahikoa zenik. Bertzenaz "ja" ere politte da 😁
@@dylaninglis7136 To, "ja" ez nuen ezautzen, "ha" bai
Milesker zure kanala egiteagatik, Dylan! Euskara zoragarria darabiltzu eta gai guztiz interesgarriak jorratzen dituzu. Arretaz eta atseginez jarraitzen zaitut
Esker mila, Guillermo! Ea aurrerantzekoak orain arte bezain gustura ikustekoak diratekeen 🤞
Gusto handiz entzun ditut zure bideoak, Buenos Airesko probintzian dagoen Azul herritik iritsi zaizkit. Hango euskaldun berri batek bidali dizkit, Mintzaneten programa bidez nerekin euskara pratikatzen du skypez. Gomendio bat nahi nizuke egin: ez hitzegin hain azkar, euskara ikasten ari denak ezinezkoa du zure abiada jarraitzea.
Primeran, eskerrik asko! Ados, kontuan hartuko dut zure aholkua. Bestela asmoa dut bideo bakoitzari euskarazko azpitituluak eransteko (oraingoari ipintzeko oraino ez dut astirik izan). Milesker!
Plazerra da zu entzutea.
Eskerrik asko, Dylan, biziki interesgarriak dira jorratu dituzun kontuak. Pare bat iruzkin:
- BARIK partikularen beste esanahi bat "(joan) baino lehen" da, adibidez:
Asko ezkontzen dira elizara barik.
Bost urte barik gerra hasi zan.
- Frantsesari hartutako esamolde horiek oso sustraituta daude Iparraldeko euskaran, eta beraz guztiz onargarriak dira ("gehiago ez" jada erabili zuen Leizarragak 1571ean).
- Itsatsi egin zaizu giputzen "det", e? :p
Ondo segi!
Aupa Dylan! Zoragarria zara