Ikasi euskara baztandarra Patxi arizkundarrarekin

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 28 вер 2024
  • Iepa! Zer gise? Nere lagun Patxiren eskuara ederra leitu gabe konprenitzeko gai zara? Gaur haren eskuara dezifratzen saiatuko gara.
    Eta zuk, baztaneraren berri izan duzu? Hango zein hitz, erranairu edo bitxikeria ez dut aipatu? Erraiguzu iruzkinetan!
    Baztango euskaran gehiago sakontzeko, lan hauek gomendatzen dazkizut, guziak sarean irakurgai :
    1. Baztango Mintzoa: gramatika eta hiztegia (Pello Salaburu, 2005)
    2. Baztan-Bidasoko ohar lexiko zenbait: Pirinioetan gaindiko saio xume bat (Anta, 2011)
    3. Ze ba? eta ze bada? Baztan-Bidasoa inguruko gazteen hizkeran. Aldakuntza linguistikoa abian (Ibarra Murillo, 2010)

КОМЕНТАРІ • 21

  • @peruamorrortubarrenetxea5300
    @peruamorrortubarrenetxea5300 4 роки тому +7

    Ederra, Baztanera! Segi zak euskalkiak lantzen. Mendebaldekoren hurrena izango al likitok? Bideo oso ona, zorionak (honetan, ordea, edizioa apur bat malkartsu ageri dok). Aitzina, asko egin dok jada!

  • @LarruSketch
    @LarruSketch 3 роки тому +4

    Anitza, aberatsa, bada ba Euskaraaa!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136  3 роки тому +2

      Guk nahi bezain joria! Zuen kanala orain ediren dut, xarmanta! Ematen du urte zonbait direla edukia gehitzeari utzi diozuela, baina noizbait berrekitekotan, nik (eta bertze anitzek ere) euskarazko edukia izugarri gozatuko (ge)nuke!

    • @LarruSketch
      @LarruSketch 3 роки тому

      @@dylaninglis7136 Ohore, gazte! Noizbait itzuliko banintz, asmo horrekin egingo nuke aurre, zin dagizut.

  • @josefelixaramendia6048
    @josefelixaramendia6048 4 роки тому +4

    Itzela haiz hi!

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 роки тому +1

    Oso.interesgarria!!!

  • @unaigarin1172
    @unaigarin1172 3 роки тому

    Euskara hizkuntza ederra da, baina nafarrera, hala esaterik badago, bereziki polita da!!!

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 роки тому

    Pentsatu duzu azpitituluak jartzea euskera ikasten ari diren ikasleek jarraitu ahal izateko?

  • @TheFloflonovitch2
    @TheFloflonovitch2 3 роки тому

    Arras interesgarria ! azpimarratzekoa da ere lapurdin eta nafarroko bertze herri batzutan "Gan" bezalako aditzekin "ki" erabiltzen da "-tzen" ordez aspektu burutugabean : Gaki ze (=Joaten zara), Ibilki naiz (=ibiltzen naiz)...

  • @GASTEIZ21STYLE
    @GASTEIZ21STYLE 4 роки тому +8

    Eskerrak
    Eskerrik asko
    Mil esker
    Eskermile
    Aunitz esker
    Segi holan,hona hemen jarraitzaile zintzo berri bat.

  • @peruamorrortubarrenetxea5300
    @peruamorrortubarrenetxea5300 4 роки тому +6

    "Postureo" euskaraz esateko, mendebaldean, behintzat, kanpo semantiko sano zabaleko berba erabilten joagu: zurikeria. Hori bai berba ederra!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136  3 роки тому +2

      Zenbat adiera hartzen duen zuri koloreak bai euskaraz eta baita inguruko hizkuntzetan ere!

  • @guillermoormazabal6916
    @guillermoormazabal6916 4 роки тому +5

    Berriro ere guztiz bideo interesgarri eta atsegina! Milesker, Dylan!

  • @rakelgonilacar9040
    @rakelgonilacar9040 3 роки тому +3

    Aipatuko nuke Baztaneraz egiten dugun bustiduren erabilera. Ez dakit esklusiboa den baina aunitz erabiltzen dugu: ttottoriko, ttunttun... haurrekin solasteko: ttatto, ttuttu, pottolo... 😄

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136  3 роки тому +1

      Egia da, horrek deitu dit atentzioa. Baztanen ttunttun eta ttottoriko erteko ahoskera bakarra hori da? Ala tuntun eta abar ere erraten dira? Eskermile ekarpenagatik!

    • @rakelgonilacar9040
      @rakelgonilacar9040 3 роки тому +1

      @@dylaninglis7136 Ni dakidala bustidurarekin beti. Baina ez naiz aditua, hala 'iduritzen" zait.

  • @Jon97.
    @Jon97. 4 роки тому +5

    Benetan interesgarrie! Haundie haiz Dylan!