Deustuko Unibertsitatea aurkezten dizugu

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 29 вер 2024
  • Gaur, Deustuko Unibertsitatea aurkeztuko dizugu. 130 urtetik gorako historia duen unibertsitate jesuita. 1886an sortu zen Bilbon eta 60ko urteetan ireki zuen Donostiako campusa. Gaur egun Madrilen eta Gasteizen ere baditu egoitzak. Eskaintza akademikoaren barruan era askotako graduak, gradu bikoitzak, masterrak eta doktorego programak daude 9 jakintza arlotakoak: enpresa, zuzenbidea, hizkuntzak eta komunikazioa, gizartea, politika eta nazioarteko harremanak, teologia, hezkuntza eta kirola, osasuna eta ingeniaritza. Gainera, azken urteetan gero eta ikerketa gehiago eta eragin handiagokoa egiten du. Deustu bertoko unibertsitatea da, euskal gizartean errotua eta inguruko enpresa eta erakundeekin lotura sendoa duena. Baina, aldi berean, munduari begira dago, nazioartekotzeko zabalik. Mugikortasun programetan urtero parte hartzen duen ikasle kopuru handia dugu horren adibide argia. Bestalde, Deustuk hezkuntza eredu berritzailea du. Pertsona ardatz hartuta, ikasleen garapen osoan ahalegintzen da gaitasunak eta balioak landuz tutoretzaren eta arreta pertsonalizatuaren bidez. Horrez gain, unibertsitateko bizitzaz bete-betean gozatzeko, fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak sustatzen ditu. Helburua: mundurako pertsonak prestatzea, gizarteko arazoei irtenbide berriak aurkitzeko gai izango direnak.

КОМЕНТАРІ •