TA ORAIN - Jon Maia/Olaia Inziarte

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 29 січ 2025

КОМЕНТАРІ • 3

  • @mimundodesdeabajitocreando5389

    Ta orain ez bada, noiz izango gara?? Ze abesti zoragarria! ♥
    Aupa Jon eta Olaia!!

  • @kupeLatzak
    @kupeLatzak Місяць тому

    Ta orain beldurren elurrak urtzean,
    ez daukagu surik piztuta etxean.
    Ta orain lehortzen doala zauria,
    memorian berriro ari du euria.
    Ta zertarako da joandako elurra,
    mendi orok dauka bere amaiurra.
    Norberak berritzen du bere ikurra,
    bere infernua ta bere gailurra.
    Ta orain mendeak erori direla,
    mendi hontaraino iritsi garela.
    Ez zen itsasorik gure ibaientzat,
    eraiki genuen mundu hartan behintzat.
    Ta orain presente duzula iragana,
    bihurtu nahi duzu zure holograma.
    Kantu zahar haren azken pentagrama,
    kantu berri baten haizeak darama.
    Ta orain hegoak irten zaizkigula,
    ta hegan eroriz ikasten dugula.
    Ta orain ohiu bat egin nahi duzula,
    ezin al didazu kantu bat xuxurla.
    Ta orain hor gaudela ispilu aurrean,
    izan ginen hura bide bazterrean.
    Ikusten duzuna erdi negarrean,
    zu zara aurreko bertsio zaharrean.
    Ta sinestarazi nahi digutenean,
    dena daukagula eskura unean.
    Oroitzen al zara haurrak ginenean,
    nola amesten gendun harrien gainean.
    Ta orain gaztelu, ta orain nomada,
    ta orain ezpata, ta orain taupada.
    Ta orain ez bada noiz izango da ba,
    ta orain ez bada noiz izango GARA.

  • @mariasungondra252
    @mariasungondra252 Рік тому

    Polita!!!!!!!❤