Це відео не доступне.
Перепрошуємо.

JON MAIA - KANTU HAU KANTATU

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 19 гру 2022
  • JON MAIA - KANTU HAU KANTATU
    -------------------------------------------------------
    Oskorrik ez balu Aresti grabatu
    Letek bizigaia izar bilakatu.
    Lourdes Iriondo ez balitz ausartu
    izebak ez balit zinta hura pasatu
    ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu
    Lujanbio ez balitz Maialeneratu
    Xalbador ez balitz txistutan altxatu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    Eta Amurizak ez balu
    predikatu
    gaur milaka gara
    haseran lau katu
    aita hil akatu
    izan ez bagenu barkatu
    baina atzerago, geratu
    Gernika ez balute bonbardeatu
    eta Euskal Herria militarizatu
    hildakoak izen gabe lurperatu
    hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu
    haurrak umilatu
    herri bat ukatu
    ipuin eta kantu
    denak debekatu
    zituzten lurrera
    ez bagenu migratu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    aurreko guztia ez balitz gertatu
    Kausalitateak
    bidegurutzeak, ateak
    Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu
    Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu
    ez balute amestu, ez balute asmatu
    ez balitz bertso bat zauri haien patu
    maite dudan eran ez banu maitatu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    aukera izanik, ez banu hautatu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    ez banu Barkoxe gauez bisitatu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    ez banintz uharte hartan ontziratu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    Kausalitateak
    erabakien kateak
    ez banintz ausartu
    ta mugak behartu
    nahiz ta hanka sartu
    lehen bertso hura
    ez banu bukatu…
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    ez balitz haizea kolpera aldatu
    ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu
    ez banintz infernu zulora bajatu
    ez banu hainbeste aldiz frakasatu
    Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
    etsi izan banu, ez banintz bueltatu
    beti bera banintz, ez banintz aldatu,
    probatu ez banu nahiz ta ez gustatu
    ta inork ez balit eskurik luzatu?
    barruan neukana ez banu kontatu
    jarritako marra ez banu pasatu
    ez banintz sumendi, ez banintz olatu
    negurik ezean ezin da loratu
    Zein da Lauaxeta
    ta Garcia Lorca
    Cesare Pavese, Pello Errota
    Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht
    zortziko txikia, hip hopa
    gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka
    batzen dituen bizipen puzzlea
    lotzen dituen soka
    alabak, lana, borroka
    eta asteburuero herrien errota
    Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta,
    bota, bota, bota
    Kantatu, kantatu, kantatu
    ez balitz aurreko guztia gertatu…
    ez balitz haizea kolpera aldatu
    nik ez nuke zertan kantu hau kantatu….
    -----------------------------
    Hitzak: Jon Maia
    Musika: Nacho Soto
    Koroa: Elizondoko Abesbatza Ttipia
    Maïmouna Fofana
    Musikariak:
    Txeloa: Pello Ramirez
    Akordeoia: Gorka Hermosa
    Teklatuak eta pianoa: Nacho Soto
    Biolina: Martin Kortaberria
    Perkusioak: Nerea Quincoces
    Bideoko partaideak:
    Elizondoko Abesbatza Ttipia
    Maïmouna Fofana
    Bideo zuzendaria: Jon Maia
    Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon
    Edizioa: Mikel Fuentes
    Grabaketa estudioa: Elkar Estudioa - Victor Sanchez
    --------------------------
    Kantu honek garenari buruz hausnartzen du, Jon Maiaren begirada pertsonaletik, galdera batetik abiatuta: Nola iristen da Jon kantu hau kantatzera? kausalitateen eta kasualitateen ondorio gara, gure aurrekoek egindakoen ondorio, gertakizun historikoena, erabaki pertsonalena eta nola ez, zoriarena. Errima bakarrean txirikorda eta konkatenazio bihurri bat osatzen duen kantu berri bat
    -------------------------

КОМЕНТАРІ • 16

  • @nai3046
    @nai3046 4 місяці тому

    Itzela!!!! A ze negar malkoak....egia!!!! ZORIONAK, txapeldun!!!!

  • @mariamontalvo6759
    @mariamontalvo6759 Рік тому +4

    Emozionatu egin nau... oso polita, benetan!

  • @unaibergaretxe8486
    @unaibergaretxe8486 Рік тому +3

    Benetan hunkigarria eta euskaldunok ahalduntzeko saio ederra. Jon Maia eta taldekideen eskutik. Artistak

  • @mirengonzalez605
    @mirengonzalez605 Рік тому +3

    Hunkigarriiiiaaaa, ederraaa...!!!

  • @alarrib72
    @alarrib72 Рік тому +4

    ♥️ Kantu bat gara ♥️

  • @Gr-gk8ns
    @Gr-gk8ns Рік тому +3

    Aupaa!!!zoragarriiiieeeee!!!!Aup Jon eta aupa Baztango gazteak!!ederki in dute!!

  • @ismazarranz6843
    @ismazarranz6843 Рік тому +3

    Earraaa!!!

  • @anatelo7254
    @anatelo7254 Рік тому +5

    Oso polita eta hunkigarria!!

  • @dusogor7012
    @dusogor7012 Рік тому +4

    Mila esker Jon. Benetan hunkigarria, egiten duzun guztia bezala.

  • @uztaroatelierra
    @uztaroatelierra Рік тому +3

    Besarkada handi bat Barkoxetik

  • @iratxeallende
    @iratxeallende Рік тому +3

    Itzela, benetan! Mila esker!

  • @Sn0id
    @Sn0id Рік тому +3

    Ederra kanta eta bideoa!

  • @leirearanaruizdeegino9665
    @leirearanaruizdeegino9665 Рік тому +7

    Biba zuek! Ze ederra! Eta atzoko Arrasateko saioa ere... Ze gauza inportanteak entzun genituen. Nolako beharra daukagun herri honetan barrutik epeltzeko, aberasteko eta goxatzeko...

  • @bittorruizgonzalez4637
    @bittorruizgonzalez4637 Рік тому +3

    zoragarria!!!

  • @AioraProbatxoa
    @AioraProbatxoa Рік тому +5

    Ba emozionatu naiz!
    (Informazio kajatxoan idatzi duzuen letrak akats txiki bat dauka: bideoan eta abestian "izebak ez balit zinta hura pasatu" esaten du eta idatzita dagoen zatian "pasatu" beharrean "kendu" jarri duzue. Erraz zuzendu daitekeenez, abixatu egiten dizuet 🙂)