Izan Lekitto 700 (Unai Egia - Aritz Elordieta - M. A. Meabe)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 9 лют 2025
  • Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: txantxangorria...
    txatxangorria....
    / @gabidelamaza
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    www. lekeitio700.eus
    Zazpirehun urte eta gehiago,
    bela betean ontzia,
    zarrastadak bihotzean.
    Kanpandorrea kantari dabil,
    plazako arbolak koplaka,
    izurdak bronpadaka.
    Isuntzaren hondar bustietan
    altzatu euskuen etxea,
    altzo zabal eta argia.
    Sustrai luzeak botaten ditu
    memoriaren ardorak:
    POTENS LEKITTO gora!
    Izan ginanetik izango garenera
    Talatik hasi eta Portalera,
    izan Leako izar, isla gainean egin deadar,
    izan Lekitxo atzo, gaur eta bihar.
    Farol zaharrak orraztuten dau
    talaiapean Mahastia,
    amets eta izerdi gaztea.
    Zazpirehun kandelatxu biztu
    Lumentzaren tontorrean,
    orainaren orrian.
    Izan ginanetik izango garenera
    Talatik hasi eta Portalera,
    izan Leako izar, isla gainean egin deadar,
    izan Lekitxo atzo, gaur eta bihar.
    Otzaratxu bat, otzaratxu bi,
    ujiak Arranegitik,
    Doña Tomasa eta Terentzio
    kolpeta datoz gerritik.
    Anteron txamarrote zuria,
    bakearen ikurrina:
    nor bere nortasunaren jaube,
    danok bat eta bardinak.
    Zazpi galarrenaren artetik
    zazpi ballenaren lepoan,
    beste zazpitan zazpi pasata,
    kresalezko berbak ahoan.
    Amandarrira karrabasoak,
    Eskolapera usoak…
    Zorionak, txo eta potxua,
    ta aurrera geure pausoan!
    Musika: Unai Egia - Aritz Elordieta

КОМЕНТАРІ • 2

  • @adelaexposito7965
    @adelaexposito7965 Місяць тому +2

    Oso polita

  • @rosavergara9397
    @rosavergara9397 Місяць тому +2

    👍👍👍👍👍👍👍👍👍👍👍👍🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵🎵💜💜💜💜💜💜💜💜💜💜💜💜💜💜👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏👏💕💕💕💕💕💕💕💕💕💕💕