Kilometroak 2019 bideoklipa: 'Ni, hi, hura... Ikastola mundura!'

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 8 лют 2025
  • www.berria.eus | Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako kideek elkarlanean egin dute bideoklipa ontzeko prozesu guztia, abestiaren hitzekin hasi eta bideoa grabatzeraino.
    Nahikari Gabilondo Mendizabal ikastolako ikasle ohi eta bi ikasleren amak sortu ditu hitzak. Hodei Esteban Pertusa ikastolako irakasleak proposatu du doinua, eta kantaren moldaketan eta interpretazioan ikastolako komunitateko kide ugarik parte hartu du.
    Hona abestiaren hitzak:
    Itsasotik zeruraino
    urdinean urdinago,
    herria dut, herria naiz, ikastolatik harago.
    NI naiz abiapuntua,
    NI naiz hitzaren arnasa,
    NI naiz harri-koxkorrekin eraikitako jolasa.
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... JAUZI EGINIK GURA
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... IKASTOLA MUNDURA!
    HI haiz behinola egin zen habia baten oraina, geroztik nor babestua
    izan duena ordaina.
    Inoiz baino ederrago,
    inoiz baino berdeago,
    bide hontan emandako pauso bakoitzean hago.
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... JAUZI EGINIK GURA
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... IKASTOLA MUNDURA! HURA putzu more bat da
    eta putzuaren jiran mamorruak hor dabiltza algaraka kalejiran. Patinetez, bizikletaz
    edo eskutik helduta,
    irten gaitezen mundura mundua zain daukagu ta!
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... JAUZI EGINIK GURA
    NI, HI, HURA... NI, HI, HURA... IKASTOLA MUNDURA!

КОМЕНТАРІ • 1