Fan Hemendik 2015 gizakatea

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 12 жов 2024
  • FAN HEMENDIK EGUNA
    Zerura begiratu eta hau eguraldi ederra,gaurkoan ezingo digu inork gelditu!Tamalez eguna ez zen behar bezala hasi elektrotxaranga ezin izango zela etorri jakin baikenuen,hala ere jendetza batu ginen poteoan eta ederra izan zen!
    Poteoan zehar bazkaria antolatzeko laguntza eskatu behar izan genuen eta erantzuna ezinhobea izan zen denok laguntzeko prest mila esker!Lan ederra!!
    Ondoren,euri zaparradak bata bestearen atzetik...Bazkaltzera joan beharra...Gozategiren kantu batek dioen bezala "egunon hau egun ederra, euria ari du, baina ederra da, plazetan, putzutik putzura, saltoka doazen ero batzuk gara!"
    Bazkaltzeko edalontzi eta mahai-tresnak banatzen ari ginela heldu zitzaigun hurrengo ezustea.Kontzertua ezin da prestatutako eszenatokian egin musikariak arriskuan jartzen ari baikara.Hau da hau panorama!Aurreko egunean txosnagunea prestatzen pasatako ordu denak pikutara eta gizakatea hasteko 4h besterik ez....Ideiak nekez heltzen zitzaizkigun...Gaztetxea(leku gutxiegi horrenbeste jenderentzat),berdura plaza(argindar hartune aproposik ez...)...Gaztelekua!!!eguraldi txarra eta eguneko asistentzia maila ikusita aukera onena!Hemen eskerrak eman Oñatiko Udalari horren denbora gutxian horrelako erraztasunak jartzeagatik!!Eskerrik asko!
    Hau horrela,batzuk bazkaltzen ari zirela beste batzuk aurreko egun guztian egindako lana pare bat ordutan egiteko erronka izan genuen aurretik!Baita lortu ere!Berriz bi mila esker lagundu zenigutenoi!
    Gaztelekua prestatzen ari ginen bitartean iritsi zen elektrotxaranga eta nola iritsi ere hori da hori indarra!Aupa zuek!
    Batzuk elektrotxaranga begiratzen zuten bitartean beste batzuen begiek erlojura egiten zuten ihes...19ak gertu ziren!
    18:45 iritsi orduko denok zerura begira...Eguraldia gurekin ala zapaltzen gaituztenekin egongo ahal da?Honek ere ez dauka zalantzarik!Fan Hemendik!Manifestazio eta gizakatean zehar eguraldi bikaina eta giro ezin hobea!Ez dago hitzik bertan sentitu genuena deskribatzeko.Oñati bizirik dago,Euskal Herria bizirik dago eta bizirik dagoen bitartean borrokatuko dugu zuek hemendik joateko!Ez zaituztegu nahi eta ez zaituztegu behar alde hemendik!!Hemen prestatu dugun bideoa, espero gustoko izatea!
    • Fan Hemendik 2015 giza...
    Aurtengo ekimen berezia atzean utzita,festa eta aldarrikapen hau musikaz gozatuz amaitzea gelditzen zen.Kontzertuen ordua iritsi zenerako jada jendea inguratzen hasia zen eta lehenengo kontzertutik nabaritu zen bertako jendearen festarako grina,baita Guardia Zibila bertatik bidaltzeko lanerako konpromisoa ere!Kontzertu guztiak zoragarriak eta jendearen jarrera ere orokorrean txalotzekoa.Eta orokorrean diogunean orokorrean da, atzoko egunez iritsi zitzaigulako azken berri txarra.Batzuek komunen egoera eskasa zela medio,egin beharrak sotorako bidean dauden eskaileratan egitea erabaki zuten eta zinez diogu ez dugula inoiz onartuko horrelako jarrerarik.Gutxiago bertako kudeatzaileek ahal zuten guztia egin zutenean gaztelekua bezalako instalazio bat gure batzordearen ardurapean uzteko.
    Pasarte triste hau alde batean utziz harro esan dezakegu eta dezakezue,ez gintuela inork gelditu eta ez gaituela ezerk geldituko!Ederra izan zen!Beti gogor,beti tinko!Aupa zuek bidaliko ditugu!!!

КОМЕНТАРІ • 14