Arnastu Euskara kantua

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 15 вер 2024
  • 2017ko maiatzaren 27an Tolosaldeko euskalgintzak egingo duen Lip Duberako sortutako kantua.
    Hitzak: Oihana Iguaran
    Musika: Zigor Sagarna
    Moldaketa: Laket taldea
    ARNASTU EUSKARA
    Korronte txiki baten
    eraz
    hasiak fin
    zurrunbiloan goaz
    hegaz
    elkarrekin
    haize-errota berriz
    xarmaz
    bete dadin
    euskaraz har ezazu
    arnas
    ta putz egin
    Aharrausian hasia
    hauspoz
    ta kalera
    arnasestuan bide
    askoz
    ta aurrera
    hasperen eta zotin
    saltoz
    biharrera
    gaur irrintzi bat da ta
    zatoz
    ospatzera
    Lau haizetara
    zabal dezagun arnas gunea
    gu haize gara
    hizkuntza baten hauspo xumea
    indar ufada
    hitzarekiko begirunea
    ta euskara da
    gure tokia ta unea
    Hots hutsa ez da hitza
    hitza ez da hots hutsa
    hitzetatik hizkuntza
    hizkuntzatik ahotsa
    ahotsez eman hatsa
    hatsa hauspotuz bultza
    herria zen gorputza
    hizkuntza da bihotza
    Lau haizetara… BIS

КОМЕНТАРІ •