Ekhilur moneta soziala. Dirua pertsonen zerbitzura
Вставка
- Опубліковано 11 лют 2025
- Moneta horren helburua da ekimenean parte hartzen dutenen arteko zirkuitu ekonomiko itxi bat sortzea. Erronka da zirkuitu horretan Hernaniko udala eta ahalik eta biztanle eta enpresa gehien barnebiltzea. Modu horretan, zirkuituan sortzen den aberastasuna bertan geldituko litzateke eta aberastasun hori partaide guztien artean partekatuko litzateke.
Tokiko garapen prozesuaren gaineko kontrola indartzeko tresna da moneta. Hartara, udalak sektore zehatz batean egindako inbertsioek zeharka beste sektore guztietan eragina edukiko dute. Horrek ahalbidetzen du tokiko garapen prozesuaren zein sistema ekonomikoaren inguruko kontrol eta erabakimen handiagoa edukitzea.