Harri Txikiak-Gipuzkoako Txapelketa 2024 (Andatza-Aia, 2024-06-30) (46'00'')

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 8 вер 2024
  • Harri Txikien Txapelketa, Gipuzkoakoa, jokatu da Aiako Andatza auzoan. Zortzi emakume izan dira parte hartu dutenak (Nerea Arruti eta Aroa Santxez bajan daude): Udane Ostolaza, Lierni Osa, Goizeder Abendibar, Maddi Gesalaga, Olaia Esnaola, Garazi Ansa, Estefania Etxebeste eta Ainitze Zumeta. Jende asko hurbildu da harri-jasotzaileen lanak bertatik ikustera. Pisu berdineko (62,5 kg) hiru harri ezberdin jaso behar izan dituzte, hiru minutuko txandan, ordena honetan: zilindroa, kuboa eta bola. Ainitze Zumeta zarauztarrak abantaila handiz jantzi du txapela, 5125 kilo jasota. Lierni Osa zarauztarrak eta Olaia Esnaola azpeitiarrak osatu dute podiuma.

КОМЕНТАРІ •