SKAKEITAN - Mundu berri baten mapa

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 8 вер 2024
  • Donostiako Piratak 10 urte betetzen ditugu!
    Deskarga ezazu: www.izanpirata....
    Musika: Skakeitan taldea
    Letra: Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiak
    Laguntzak: Ze esatek! eta Esne Beltza
    Donostiako Piraten historia:
    Donostiako Piratak kolektiboa 2002an sortu genuen. Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta irekien aldeko apustua egiteko, Alde Zaharreko hainbat tabernek eta Donostiako Gazte Asanbladek indarrak batu genituen. Udaletxearen jai ereduarekin gustura ez geundenez, Aste Nagusi alternatibo eta propio bat eratzea erabaki genuen. Ikuspegi burgesetik atera, eta beste eredu bat eskaini diegu herritarrei.
    Horrela, 10 urte hauetan gure proposamena irmotzen joan gara, bidean zenbait traba izan arren. Abordaia Aste Nagusiaren ikur bihurtu dugu, eta milaka lagunek parte hartzen dute urtetik urtera. Kontzertuak, jolasak, irrikitaldia, ... gure proposamenek arrakasta izan dute.
    Dena dela, Aste Nagusia ardatz gisa hartu arren, beste hainbat ekimen ere martxan jarri ditugu. Hala nola, tailerrak, gau pirata eta piraten musika lehiaketa. Edozer dugu posible Donostia Piratan!

КОМЕНТАРІ • 20