BERTSO JARRIAK II, 5/10: MUNDUA (Ixiar Altuna)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 7 лют 2025
  • 2015/12/11 Altzo
    Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta II. BERTSO JARRIEN GAUA
    Eskutan izanagatik
    atlasa den liburua
    leiho guztiak iriki
    bueltaka jarri burua
    ta begiak zabaltzea
    izan liteke modua
    errealitate, ametsak?
    Hor sortzen zaigu gudua
    gizarteak sortze al du
    azpian dugun zorua?
    Lur zati bat soilik al da?
    Zein da bere helburua?
    Ohartu gabe heltzean
    erantzuteko ordua
    benetan ba al dakigu
    nolakoa den mundua?
    Denon gainetik daudenei
    jarri nahi diet arreta
    nahiz kargu handia izan
    eredugarria ezta
    trajeak ta bizkarzainak
    ta eskuetan maleta
    beste guztien kontura
    patrikak ondo beteta
    besten batek idatzia
    botatzen dute tarteka
    etxea kendu askori,
    geroz ta gehiago eska
    hola segiko al duten
    nere barreneko kezka
    besten kontura bizitzek
    nazka ematen dit eta.
    Zer gustatu behar zaigun
    badakigu umetatik
    jaio orduko buruan
    sartzen digutenagatik
    neska bati mutilak ta
    mutilei neskak, zergatik?
    Norbaitek horrela uste
    duen arrazoagatik?
    Berekoiak izatea
    ez al da alde hortatik?
    hola izan behar al du
    euren egoeragatik?
    Denok ez gea berdinek
    hasiz sentimentutatik
    ta itte deuna in dezagun
    bakar-bakarrik gugatik.
    Dena utzi ta derrigor
    ikasi eta ikasi
    jolasteaz ahaztu ta
    apunteetan nahasi
    ikasitakoa egun
    gutxi barru dena a(ha)ntzi
    debekatuz abentura,
    salto, negar ta garrasi
    zergatik norbera dena
    hainbeste tituloz jantzi
    alper-alperrik erdiak
    eztet ulertzen ze grazi
    bakoizak dakagun hura
    garatzea hobe kasi,
    eta benetan balio
    dugunaz ohartzen hasi
    Bizitzeko aukera hau
    guk bihurtu dugu beltza
    paradisu izan ziteken
    ta da amildegi ertza
    batzuk guztia daukate
    ta besteek ezereza
    jatekoa izatea
    ume askoren ametsa
    baina hortaz ezta ari
    telebista eta prentsa
    politikan ta diruan
    hoiek ere interesa
    biktimei distantziatik
    hitzak bidaliz markesa…
    dutenaren zatitxo bat
    ematea da babesa.
    Inporta duena soilik
    da burtsa eta kirola
    ekonomia kontuak
    eta gizonen futbola
    Europako liga edo
    bat edo bestean gola…
    emakumeenak berriz
    eztu batere axola
    horrek niri irakiten
    ipini ohi dit odola
    arazoa ezta gutxi
    ta ezin liteke nola
    gizarten berdintasuna
    bihurtu dute kaiola
    ta mundua hoberako
    ezta aldatuko hola.
    Kalterako bada ere
    horren da dinamikoa
    ixkin batetik bestera
    helduz azken aldikoa
    mundu triste honetako
    pentsamendu tipikoa
    arropa erostera joan
    ta saltzen duten tipoa
    berdin izan emakume
    edo berdin mutikoa
    sarri etorri izan naiz
    amorrazioz itoa
    ze gizarte klase da hau?
    ta ez al da eroikoa
    hezur hutsean daudenak
    badira prototipoa.
    Konturatu gabe gara
    saltzen dutenan bezero
    ta ezetz usteagatik
    ipintzen gaituzte ero
    komeni dena bakarrik
    diote astero-astero
    belarriak ta burua
    ipiniz besteoi bero
    benetako arazoak
    badeazpada ere zero
    “mundua holakoa da”
    leporatu arren gero
    bakoitzak izanagatik
    autoestima ta ego
    denok kutsatuko gara
    horrela segi ezkero.

КОМЕНТАРІ • 1

  • @xirowzz
    @xirowzz 8 років тому

    primer comentario!!!