Karmele Jaio Kantu bat Gara Gasteizen
Вставка
- Опубліковано 6 січ 2025
- Karmele Jaiorren hitzartzea atzo Jon Maiaren Kantu berri bat gara ekitaldian Gasteizen. 29/12/2024
Behin eta berriz errepikatzen delako
irauten du kanta batek.
Hala pentsatuko zuen
Izaskun Arrue andereñoak
ume gasteiztarrei
Paristik natorren
Artista bat naiz ni
Abesten erakutsi zienean.
Berdin garai hartan
Arte eta Lanbide Eskolan, gauez,
Euskara ikasten hasi ziren
hainbat gurasok,
Gasteizen euskararentzat armiarma sare bat sortu zutenean.
Ikastolak, elkarteak, abesbatzak eta mendi taldeak
euskaraz ikusi ahal izateko
mendizaleak, baso eta zelaiak.
Behin eta berriz errepikatzen delako
irauten du kanta batek
eta berdin hizkuntzak.
Errepikapena baita hizkuntzaren salbazioa.
Hegala galduta ere,
Nola edo hala egin behar baitu kanta,
Nola edo hala xirula Xoxuak
Nor nori nork Gasteizen:
Amaia zentroa eta Errexala elkartea
Bagare eta GEU Gasteiz
Hertzainak eta Gorka Knörr
Eh txo eta Araba, oi Araba
Sabin Salaberri eta Pilarreko euskarazko mezak
Mintzalagunak eta Indarra dantza taldea
Gaztetxea eta Hala Bedi,
Parral eta Bodegoia
AEK eta IKA
Araba Euskaraz eta Korrika
Kutxi eta Zabalgana
Txusta taberna eta Matxetea
Berria eta Alea
Montehermoso eta Izaskun Arrue kulturgunea
Gasteizek badu
Nor nori nork
Eta hala ere, zenbatetan galdera:
Ta zuk nola dakizu euskaraz Gasteizkoa izanda?
Noiz arte Araba euskaldun berri?
Noiz arte euskaldun erdi?
Noizko euskaldun herri?
Euskara ez da inon Araban beste hazi
Eta harro gaudela esatera etorri gara gaur,
abestera bagarela
Eta kantak behin eta berriz errepikatzera:
Nor gara gu
Zer gara gu
Araba euskalduna gara gu
Nor gara gu
zer gara gu
euskarak irabazi duen kantu eder bat gara gu
Nor gara gu
Zer gara gu
Paristik datozen artistak gara gu.
Eta kantak amets bihurtzen jarraituko dugu
Otsoen kontra
Eta sikatearen kontra
hitzei distira atera arte.
Amets, bizi amets, gazte amets,
beti amets, bildur gabe
gure ametsa.