Donostiako Orfeoiaren kontzertu berezia. Bidania-Goiatz 2018-09-29.

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 28 сер 2024
  • Bidaniko eliza jendez beterik, “Donostiako Orfeoia” entzuteko:
    Orain dela hilabete batzuk Bidania-Goiatzeko lagun taldetxo bat zerbait egin nahian “Orfeon Donostiarra” abes taldea ekartzeko asmoz bildu ginen, amets bat zela jakinik, baina ausardia handiz gaiari heldu eta tartean suertatu zitzaizkigun lagun berezi batzuri esker pauso batzuk eman genituen, besteak beste mota ezberdinetako laguntza eskeini zizkiguten “Reviglass” (bereziki), “Kutxa Kultura”, “Bidania- Goiazko Udala”, “Gipuzkoako Foru Aldundia”, “Iriarte Hotela”, “Suministros Zelai”, “Segore- Etxeberri jatetxea” eta herritar talde bat.
    Orfeoiari eskaera azaldu edo egiteko arrazoia Bidaniko San Bartolome parrokiaren eraberritzearen 15. urteurrena genuen. Bidean, noski, arazoak ere izan genituen. Hala eta guztiz ere, geneukan nahiak zailtasun guztiak gainditu eta aurrez amets zena, errealitate bihurtu zen denon onerako. Orfeoiak gure eskaera eta bere egitaraua ikusirik, irailak 29 an etor zitezkeela erabaki zuten eta horrela antolatu genuen, “Jose Antonio Sainz Alfaroren” zuzendaritzapean eta “Gerardo Rifón” organojolearen eskutik.
    Beraiek finkaturiko data hau ondo suertatu zen, bada, aste horretan Bidania- Goiatzeko XXIX. Aste Kulturala ospatzen zelako, ekitaldi garrantzitsu bat gehitu bait zitzaion beren egitarauari. Era honetan, bai Orfeoiak eta baita antolatzaileak ere pozik burutu genituen gure egin beharrak.
    Denoi milesker!

КОМЕНТАРІ •