DES-KONTROL - ILARGIPEKO ISTORIOAK

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 20 кві 2022
  • DES-KONTROL - ILARGIPEKO ISTORIOAK
    Hemen “Ilargipeko Istorioak” abestiarekin egindako bideoklip berria! Oñatiko Ikatz tabernan grabatua izan da Bideolanen eskutik.
    Eskerrik asko Aias, Goiko eta egun horretan tabernara etorri zineten lagun guztioi!
    Hitzak:
    Ilargipeko istorio haiek
    Somatzen ditugu faltan
    Ez dira entzuten
    Bizipen ederren oihartzunak
    Galdurik daude gure oroimenean
    Izotz aro honetatik ihes egin nahian
    Zurekin berriz sentitzeko irrika bizian
    Hutsik gaude azkenaldi honetan
    Momentu haiek berreskuratu nahian
    Gazteak kaleetan zerbait egin nahian
    Etorkizun bat eraikitzeko asmotan
    Bizirik sentitzea beraien helburu
    Usteldutako sistema hau guztiz aldatzeko
    Sugarrak bizirik dirau gaur egun kaleetan
    Kantu zahar haien doinuak gure bihotzetan
    Egindako borrokak lortu zuena
    Ahaztu ezin diren bizipenen nostalgia
    Sua bizirik, Sua bizirik
    Sua bizirik kultura berpizteko
    Sua bizirik legeak zapaltzeko
    Sua bizirik borroka mantentzeko
    Sua bizirik guzti hau ez galtzeko
    -------------------------------------------------------------------------------------------
    DSK 2022

КОМЕНТАРІ •