Jardin bat zuretzat (Xabier Lete)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 29 сер 2024
  • Egunak eta gauak,
    uda ta negua,
    etsipen ilunena,
    zorion ordua,
    bizitzaren zauriak,
    helburu galduak,
    laztanik samurrenak,
    bide erratuak,
    elkarren babesean igarotakuak.
    Egunsentiko ihintza,
    goizeko loreak,
    itsasoaren hatsa eta koloreak,
    urruneko hiriak,
    lurralde hobeak,
    musika eder baten azken akordeak,
    maitasunezko hitzak barruan gordeak.
    Eskutikan helduta amilduak gera
    erreka bat bezela menditikan behera,
    oinazea geurea,
    geurea plazera,
    itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera,
    itzalaren itzala ezereza bera.
    Mugarik gogorrena,
    noizbait hil beharra,
    igaro eta gero munduko zeharra,
    menta beltxen usaina zure irrifarra,
    betiko gozatzea nere ametsa da,
    zeruko jardinetan,
    zerurikan bada...

КОМЕНТАРІ • 3

  • @urkibalerdiayerbe6599
    @urkibalerdiayerbe6599 6 років тому +2

    Euskal kanta oberena, gure abeslari oberenaren ahotsean

  • @oihanlopez174
    @oihanlopez174 7 років тому +3

    ederra

  • @norastorgarlensiu1979
    @norastorgarlensiu1979 10 років тому +4

    Bakardade handia dut bihotzean, gorde beharrekoa, neurekoi ariko ez banaiz, dolutuko ez bazait. Maite dut hiru neskatxa, oi, eta nola! Maitatu baino areago goxatu egiten ditudanak. Horixe ere gorde behar, eta bizi, eta lepoan hartu (ororen buru ez da hain handia zama). Arrangurarik ez. Xuka ditzadan pena eta pesadunbria. Harat haurrak. Heiei lotu behar eta.