Goizuetako Iñoteak. 1991-2-12

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 8 вер 2024
  • Goizuetan, astelehen Iñotean, gazteak goizean goizetik geratzen dira "Puska Biltzea" egiteko herritik zehar. Euretako gazte bik burdin luze baten punta zorrotzean, urdaia, txistorra eta abar daroez. Beste bik edo hiruk, ostera, otzarak eroaten dabez etxeetan emondako arrautzak-eta gordetzeko. Azken honeek be, narruzko zorroak daroez dirua batzeko.
    Etxerik etxe doaz puska biltzen, eta etxe aurretan fandangoa dantzatzen dabe. Auzo bakoitzeko etxe baten, barruan dantzatzen dabe, eta etxekoak ardaua, gazta eta ogia eskeintzen deitsie. Beste baten, jesarri be egiten dira mahaian, eta etxekoak, "Aza Babarrun Gorrikina" prestatzen deutsie.
    Arrastsaldean bukatzerakoan, tabernetatik zabaltzen dira, batutako guztia Astearte Iñoterako da eta.
    Astearte Iñotean, goizean herriko plazan batu eta lehenengo fandangoa dantzatzen dabe bertan. Barriro etxerik etxe doaz, burruntziak eta otzarakaz batera. Bazkaltzen dabe guztiak herriko tabernan, batutako guztia aprobetzatuz. Bazkal ostean, Zomorroak, eta zagiak ondo prestatu eta bostak inguruan Zagi Dantza dantzatzen dabe Goizuetako kaleetatik.
    Irudi honeek 1991ko zezeilan 12an batukoak dira. Eta gaur egun be, karnabaletako barikuan, urte askotan bezala, Galdakaoko kaleetan Goizuetako Zagi Dantza egiten dogu.

КОМЕНТАРІ •