IBIL BEDI "Ihesean"

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 18 жов 2024
  • Bizitakoak gordetzeko duen poltsikoari so, isilik geratu zara.
    Zuloa ikusi diozu eta ez dakizu zenbat daraman horrek hor.
    Begiek irribarretik bezala, denak egin du gaur ihes.
    Zure poltsiko betean jarri duzu segituan begirada eta gehiegi pentsatu gabe, zulo txiki bat egiten hasi zara.
    Ihesean hasi dira peajeak, gaueko ordu txikiak
    ezagun zaizkizun izara batzuk eta tona bete ilusio.
    Ihes egin dute ximeldutako hamar kantuk Larraungo urek
    eta baita hamaikagarren kantuak ere.
    Ekin diozu zuloa handitzeari, astiro eta amorruz.
    Geroz eta sakonagoa, inor gutxik josten jakinen duen horietakoa.

КОМЕНТАРІ •