ANONYME POPULAR: Agian
Вставка
- Опубліковано 14 гру 2024
- AGIAN
Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa
Doinua eta soinuak: Rafa Rueda Etxebarria
Hatsen eta hotsen ingeniaritza: Jose Lastra Elorriaga
Irudiak eta dirudiak: Kulturaz Koop.-eko Dapatistak
Koruak: Aiora Renteria
...
Berdin ilundu zuela gauak jaio ginen egunean
Umeak ginen garaiko markak dauzkagula belaunean
Oso zintzoak dirudigula familia albumean
Ez genuela bitan sinistu jainko ahalguztidunean
Beldur ginela maisuak “egin hegan” esan zigunean
Gauza onenak ez zaizkigula sartzen curriculumean
Eskuren bat hor izan dugula erori garen unean
Hitz eder batek mila su pizten dizkigula garunean
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Mundu berri bat daramagula bihotzaren muin-muinean
Kaka garela “izan zaitez zeu” aholkatzen zaigunean
Planeta bat ta ehunka hizkuntza dugula amankomunean
Batzuk izarrak piztera joan zirela gau ilunean
Elurra zela txoria txori isildu zitzaigunean
Zatarra ere jartzen digula bizitzak erdigunean
Erne gaudela inork kanta bat deskubritzen digunean
Nahi genukeela berriro bizi zerbait ehuneko ehunean
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Lagunek baino hobe ezagutzen gaituztela Bizumean
Babes bila ez ote gabiltzan batzuk besteen hutsunean
Ez bada aske ez dela aski sexuan, maitasunean
Elkar izango dugula behar dudanean, duzunean
Guztia hasten (ta ez amaitzen) dela gure auzunean
Gaur falta dugun zerbait bazela lehengo bizitza xumean
Nork ez lukeen nahi urte bat egin anonimotasunean
Dena ta orain gura dugula ta ez etorkizunean
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Agian hori esan nahi dugu gu esaten dugunean…
Zoragarria! Liluratuta nauka zuen proiektu honek 👏👏