Galdera Guztiak - Ganibet x Ziztada (Gazteon eskutik 2024)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 27 лип 2024
  • Abesti hau Ernai gazte antolakundeak "Gazteon Eskutik 24'" ekimenerako grabatutako eta ekoitzitako pieza musikala da. Ganibet eta Ziztadaren arteko abesti kolaboratiboa duena oinarri.
    _
    Ekimerako Informazio gehiago eskuratzeko
    / gazteoneskutik
    / gazteoneskutik
    sareen bidez lortu dezakezue edo Ernairen webgunean.
    _
    Bonoak eskuragarri:
    bibe.me/ekitaldiak-ernai-gazt...
    _
    _
    Letra:
    Eguna dator egunaren atzetik
    Bizirautea daukat kondenatzat
    Inertziaz aurrera noan bitartean
    Porlanak ito dizkit ametsak
    tik-tak, erlojuaren tik-tak-ak min egiten dit ta
    nire denbora jadanik ez da nirea;
    “izan zaitezke nahi duzuna” esan zidaten baina
    beraiek nahi dutena bilakatu naiz
    Inoiz iristen ez den geroa itxoiten oharkabean urruntzen hasi zait oraina
    Erantzun nahi ditudan galdera guztiak kaleetako hormetan marraztu dituzte.
    Zergatik onartu ezarri dutena?
    Zergatik ez bota sutera dena?
    Mundu zahar honen errautsetatik
    Loratu badaiteke udaberria.
    Itxaroten jakin behar dela esan dute
    Egoera noiz aldatuko den zain
    Ez gara gu nahi dutena gara
    Ingurura begira konturatu naiz
    Lokatzetan igaro ditugu hainbat urte
    Gaur lehortuz bihar ere gaude blai
    Gazteon eskutik ez bada nola bestela?
    Loratzeko banaka ez bagara gai
    Udaberria
    loratzen hasi da landatu den hazia
    Gure bizitzek orain duten merezia
    Apurtu atzo lotu gintuen hesia
    Altxatu herria
    Erantzun nahi ditugun galdera guztiak kaleetako hormetan marraztu ditugu.
    Zergatik onartu ezarri dutena?
    Zergatik ez bota sutera dena?
    mundu zahar honen errautsetatik.
    loratu badaiteke udaberria.

КОМЕНТАРІ • 2