Argazkietan bezala (Josu Zubia)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 21 січ 2025
  • Esan mundua hain grisa ez dala,
    San Martinak laister izango dirala
    Nahiz egia lez, gazia den kresala,
    Mesedez Irribarre egin Dezala
    Argazki zuri-beltz horretan bezala!
    Argazki zuri-beltz horretan bezala!
    Hagin zorrotzen begiradatan
    Gurutzatzen dan txoria
    Arrano bat nola izan
    Gulakoa bai ordia
    Dagokixenak banatzen ohi dau
    Zotzan zenbaki gorria
    Guri berdia ezin tokatu
    Ze maltzurra dan "zoria"
    Ezjakintasunaren menpeko
    Gorrotoaren otsoa
    Nahiz ta kostatu zuzendu behar
    Oker eindako pausoa
    Zuhaitz Adarretatik erori
    Ta galduz gero hostoa
    Galduko da, gezurrez estaliz
    Gure egia osoa
    Ez dugu sekula maitatuko
    Gezur izpien itzala
    Gu engainatu asmoz jantzi duten
    Otsoen ardi-azala
    Duintasuna prezioz merkatu?
    Ba konponbide bezala
    Irrifarre sarkastikoz, baina
    Irrifar egin dezala...
    Argazki zuri-beltz horretan bezala!
    Erakutsi gutxiago

КОМЕНТАРІ •