Lizaso eta Irazuren bertsoa

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 7 жов 2024
  • S.Lizaso
    Bizitza hontan izaten degu
    noiznahi aukera ugari,
    eta bakoitza bere bidetik,
    sarri hori gera ari;
    gaur zein nundikan etorri geran
    ez ote dago nabari?
    Zu oso triste etorri zera
    eta ni berriz kantari. (bis)
    Irazu
    Kantari zatoz eta pozikan
    aitortu dezun moduan,
    alkoholak jota nahiz ta jendia
    gaizki dabilen munduan,
    arratsaldetan txikiteoa
    baizik ez dezu buruan;
    nere hitzaldira juan bazina
    askoz hobeto zenduan. (bis)
    S.Lizaso
    Zuk animoak hotz daduzkazu
    ta nik berriz bero-bero,
    hiru-lau trago afalaurretik
    ohitura dut egunero;
    zure gisara nik etsitzerik
    arren ez zazu espero,
    gauza guztiak ongarri dira
    neurria hartu ezkero. (bis)
    Irazu
    Pozik zabiltza, denborarekin
    itzali leike irria,
    alkoholismoa gizarte hontan
    hain da arazo larria!
    Zeure eskusa beti bezela
    merke didazu jarria,
    baina badakit zein izaten dan
    eguneroko neurria. (bis)
    S.Lizaso
    Erabakia norbere esku
    ez al daukagu gaurkoan?
    Sermoiarekin horren urruti
    mesedez ez zaitez joan,
    "denborarekin itzali baietz!"
    esana zaude alboan;
    surikan ez da inoiz itzaltzen
    alkohola botatakoan. (bis)
    Irazu
    Halare zure sententzi hori
    ezin liteke omendu,
    pixkanaka hasi ta azkenean
    bizioraino gailendu;
    haseran hartu nahi izaten da
    eta gero ezin kendu,
    surikan ez da itzaltzen baina
    gorputza erre egiten du. (bis)
    S.Lizaso
    Gorputza pixkat erretze hori
    ez da izaten kaltean;
    esango dizut lehen neuk esana
    beste egunen batean:
    "asko ta asko usteltzen dira
    sartu ta gero lurpean,
    eta nik berriz usteldu nahi dut
    bizirik nagon artean". (bis)
    Irazu
    Neronek ere bizi nahi nuke
    baina ez alkohol hutsean,
    ez dago zertan beti egonik
    bizimodu zorrotzean;
    oaindik negana helduko zera
    burumakur hotz-hotzean,
    orain izena daukazun hori
    anonimo bihurtzean. (bis)

КОМЕНТАРІ • 10