Niko Etxart - Musde Ürrütia (Baigorriko elizan)

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 3 чер 2016
  • Niko Etxart, Musde Ürrütia (herrikoia), hitzak hemen behean,
    Erramun Martikorenaren "azken" emanaldia, Euskal Herriko 16 kantari lagunekin, Baigorriko elizan (2015/04/23) www.kanaldude.tv/
    Musde Urrütia leihoti
    eta ni aldiz kanpoti;
    bihotza erdiratü zeitan so ezti bateki
    üdüri ziren haren begiak izar zirela zelüti.
    Ene xarmagarria,
    hüillan düzü eliza!
    zonbait aldiz jinen zira, harat meza entzütera:
    begiaz kheiñu eginen dügü ezin mintzatzen bagira.
    Españalako bidia
    ala bide lüzia!
    Gibelilat so'gin eta, hasperrena ardüra
    maitettoaz orhit eta nigarra begiala
    Hortzak xuri, begiak beltz
    ene maitia zeren ez?
    mündü orok diozie, ni nizala traidore
    orai arren erradazü, hala nizanez bai al'ez.
    Arrestiriko ekhia
    zerena düzü erdia
    zure eta ene amodioaz plañi düzü mündia
    mündü ororen ixilik maite izan behar giria.
    Ürrüti Jauregiko Peirot pastorala (2002) bururatzen zaio orduan Etxarti. Berak idatzi zuen. Peirot horretaz atzeman “Musde Ürrütia” kantua sartu zuen hor. XVI. mendeko kantua da. “Bereterretxen khantoria”-rekin, kantu zaharrenetakoa. Garai berekoak litezkeela errana izan dio Txomin Peillen idazle ikerlariak Etxarti, hain zuzen.
    «Berpizkundeko musika zen. Musika hori karratua zen. Eta musika karratu horretarik zuberotar artzainek-eta beren mundua egin zuten». Agian «arabiarren musikatik zerbait» duen kantatzeko molde bat bezala ikus daitekeena, molde «aske» bat bezala. «Musikologoentzat-eta», deritzo Etxartek, beste kantatzeko manera baino «ederrago izan daitekeena». Hark ere gustukoa du. «Estetika hura. Kanon horietan kantuak sortzea maite dut». Diskografian baditu «lehenagoko modeloan» asmatu kantuak. Hor dira “Kasernatik hürrün” edo “Muga gainetik” horren adibide, Odol Berri taldearekin 1973an emanak.
    www.badok.eus/elkarrizketak/ai...

КОМЕНТАРІ • 2

  • @inza_yogui617
    @inza_yogui617 2 роки тому

    Brutal

  • @fabienoyhanetche2089
    @fabienoyhanetche2089 7 років тому +1

    Hori da olerki estia Niko ! . Eta xiberotaraz kantatü ene behariendako. Abrazo del Paris. Affection artistique. Fabien . www.fabien-oyhanetche.com