40 minutu Rock | Skabidean - "Begiak Kliskatuta"
Вставка
- Опубліковано 17 вер 2024
- Julen Urzaizen Sound of Sirens estudioan grabatuta
Bazatoz, horren urrun zinena ikus zaitzaket.
Ibilbidea, luzea da oraindik helmugara arte.
Kilometroak zentimetro bilakatu zure alboan.
Baina gurea den askatasuna mugatzen du denborak.
Eta begiak kliskatuta bukatu da.
Eta begiak kliskatuta berriro naiz etxerako bidean.
Gure artekoa ezin du
denborak neurtu
40 minutu baino askoz gehiago gara
apurtu dezagun erlojua
Hurbil gaude, baina ukitu ezinik, ezin sentitu.
Idatzitako muxu ta besarkadak emango dizkizut.
Baina goiz da oraindik abesteko garaipen leloa.
Ez dugu aske izaterik erlojuorratzen zuloan.
Eta begiak kliskatuta bukatu da.
Eta begiak kliskatuta berriro naiz etxerako bidean.
Gure artekoa ezin du
denborak neurtu
40 minutu baino askoz gehiago gara
apurtu dezagun erlojua
Gure artekoa ezin du
denborak neurtu
40 minutu baino askoz gehiago gara
apurtu ditzagun espetxeak