Berastegi: San Lorentzo 2022 San Joan dantzak

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 29 жов 2024
  • San Lorentzo egunean San Joan dantzak plazaratu dituzte berastegiarrek. Berastegiko dantzetan ohi den legez, 13 dantzariko talde gaztea atera da plazara: 12 dantzari eta kapitaina. San Joan dantzak izendatzen badira ere, abuztuaren 10ean egiten dira, San Lorentzo egunean; XIX. eta XX. mendeetan hala ezagutu dira. Udal artxiboan bada sanjoanetan dantzarien agerpena adierazten duen dokumenturik, baina ezin jakin zehazki ze dantzatzen zuten. San Joan dantza hauek badituzte Berastegikoak propioak eta nabarmentzekoak diren hainbat urrats eta mugimendu, gero dantza-sokan ere agertzen direnak. Besoen erabilera azpimarratzekoa da: zenbait pausotan atzera botatzen dute eskuinekoa besoa, indarrez, ezkerrekoa ere mugitzen duten bitartean, ia makil luze bat eskutan eramango balute bezala. Bestalde, saltoetan eta airean itzuliak ematerakoan ere bi besoak, ukabilak estututa, altxatzen dituzte. Oinekin ere mugimendu bereziak egiten dituzte, besteak beste, oin baten puntaren gainean jarrita, ostiko azkarrak ematen dituzte beste hankarekin behin eta berriz. Irudiak: Saioa Zabala, Joan dantzak, San Lorentzo, Berastegi, 2022-08-10.

КОМЕНТАРІ •