Iker Vicente & Julen Alberdi 'Txikia' apustua (Tolosa, 2024-04-27) (16'00'')

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 21 жов 2024
  • Mila, zortziehun eta berrogeita hamar bat lagun izan dira Iker Vicente eta Julen Alberdi ‘Txikia’-ren arteko apustua ikusten. Izugarrizko giroa sortu da zezen plazan eta etengabe ohiukatu eta animatu dituzte ikusleek bi aizkolariak. Txikiak kanaerdiko 4 enborrekin eman dio hasiera bere jardunari; Vicente, ordea, 60 ontzakoekin hasi da. Txikiak 49 segundoko aldea atera dio 4. enborra bota eta gero. Baina bosgarren enborretik aurrera Vicente aurretik jarri da eta aldea gero eta handiagoa egin du. Amaieran, 10 minutu eta 27 segundoko abantaila atera dio Txikiari. Txikiak hurrenkera honetan moztu ditu enborrak: 54 ontzako 4 enbor; 60 ontzako 4 enbor; 54 ontzako 10 enbor eta 60 ontzako 4 enbor. Vicente beste era batera aritu da: 60 ontzako 4 enbor; 54 ontzako 7 enbor; 60 ontzako 4 enbor eta 54 ontzako 7 enbor. Nahiz eta aldeak nabarmenak izan, ikuskizun ederra eskaini dute bi aizkolariek.

КОМЕНТАРІ •