23947 Josune eta Alaitzek, Zaldibartik, urruti kartzelan dagoen osabari eskeinia.

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 29 сер 2024
  • Pantaila osoan (Pantalla completa) ikusi liteke bideoa, kalitatea mantenduz.
    2012ko abenduaren 2an Zaldibarren ospatu zen Euskal Herriko Trikitilarii Gazteen XXI. Txapelketan agertzen dire:
    Soinu-jolea, Lasturko Josune Arakistain, 16 urterekin.
    Pandero-jolea, Debako Alaitz Eskudero, 15 urterekin. Ref. 23947
    Informazio gehiago txokomusikala2.... TRIKITILARIEN TXAPELKETAK pestainan.
    Josune eta Alaitzen Zaldibarko XXI: Txapelketako Trikitixa.
    "Urruti kartzelan dagoen osabari eskeinia."
    .
    Persona berezi bat
    nahiko nuke gaur aipatu
    osabaz ari nahiz eta
    egin zuten kartzelatu
    Zaldibartik kantu hotsez
    nahi dut zugana hurbildu.
    .
    Etxea aspalditik
    utzia duzu atzean
    horma gogor humel eta
    lodi ilunen artean
    nahiz hemendik urrun egon
    guk zaitugu bihotzean.
    .
    Egun ilun tristeak
    sarritan ditu bizitzen
    bihotz barren barrenean
    arantza bat du ziztatzen
    hala ere gure aurrean
    poza soilik du azaltzen.
    .
    Aspalditik gauero
    amets bakarra buruan
    kanpoko aldeti zaude
    ta maleta bat eskuan
    ea laister zaitugun
    osaba mahai inguruan.
    .
    Abenduaren batean
    omen zetozen etxera
    baina gu ohartzerako
    lege berriak kalera
    beste bederatzi urtez
    behartuz hor egotera
    baina oker dabiltza ta
    jarrai dezagun aurrera.

КОМЕНТАРІ • 5