TRIKITRAKA TRIKITRON 2009 (7x15) Gasteiz - “BAIONAKO SUPREFETA”

Поділитися
Вставка
  • Опубліковано 28 сер 2024
  • Euskal Telebistak 2009. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 7. denboraldiko 15. atala da hau, 2009. urteko martxoaren 3an Gasteizko Printzipal antzokian grabatua.
    Atal honetan, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior izango dira bisitan geltokian. Bestalde, Mirri agente sekretuz jantzita azalduko da (Mirri Bond). Gainontzeko lagunek, berriz, Baionako suprefetarekin konfundituko dute.
    Ondoren, junior eta seniorren artean ika-mikak sortuko dira, geltokia bitan zatitu nahiko dutelako. Alde bat seniorrentzat izango da eta beste aldea juniorrentzat. Hori gutxi balitz, Musikolokoek Mozartek sonata jo nahi ez zuenekoa antzeztuko dute.
    Azken partean, aitona etorriko da geltokira. Lagun guztiak ihes egiten saiatuko dira. Izan ere, aitonak haren istorioak entzutera behartu nahi ditu. Haren txapak ikaragarriak dira!
    Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Zapi zuria", "Seintxoa izan nintzen", "Ni ez naiz zomorroa" eta "Altza Pelipe!"

КОМЕНТАРІ •