Loa eta Laia
Loa eta Laia
  • 25
  • 669 589
OPORRAK HEMEN DIRA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x09
BIGARREN DENBORALDIA - BEDERATZIGARREN ATALA: OPORRAK HEMEN DIRA
Oporrak, oporrak, oporrak! Zenbat gustatzen zaizkigun oporrak! Ikasturte luze baten ostean oporren garaia heltzen denean udako sasoi berriari ongi etorria ematen diogu. Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidun digitalen atal honetan erritmo lasaia eta melodia atsegina duen kanta egin dugu, haurren marrazkietan inspiratutako unibertso grafikoa sortuz. Gozatu eta zoriontsu bizi!
O - o - o - o - o
oporrak
hemen dira.
Harpidetu▶️ labur.eus/loaetalaiagara
Entzun▶️ labur.eus/loaetalaiamusika
Babestu▶️ www.loaetalaia.eus
#loaetalaia #oporrakhemendira #marrazkibizidunakeuskaraz
OPORRAK HEMEN DIRA
Bukatu da,
amaitu da,
Heldu dira,
hemen dira,
txoriak txio-txioka,
zerua urdin-urdina.
Zu zoaz,
ni noa,
bagoaz
elkarrekin.
O - o - o - o - o
oporrak
hemen dira.
Melodia,
erritmoa,
lasai-lasai-lasaia,
berandura arte ohean,
hauxe da jaia!
Zuretzat,
niretzat,
guztiontzat.
Guretzat,
zuentzat
eta
haientzat.
O - o - o - o - o
oporrak
hemen dira.
LANTALDEA
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
Bizkaiko Foru Aldundia Loa eta Laia telesail musikatuaren bigarren denboraldiko babesle nagusia da.
©Paraxut Produkzioak 2024
Переглядів: 1 854

Відео

BAKOITZA DEN MODUKOA DA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x08
Переглядів 4,4 тис.4 місяці тому
BIGARREN DENBORALDIA - ZORTZIGARREN ATALA: BAKOITZA DEN MODUKOA DA Atal honetan aniztasuna eta inklusioa landu ditugu. Pertsona guztiak ezberdinak garelako, hainbat ezaugarri eta izaera ezberdinak ditugu eta berezi egiten gaituzte. Honen bitartez, ikuspegi jostagarri batetik etxeko txikiei irakatsi nahi diegu ezberdin izatea ondo dagoela, bakoitza den modukoa izatea eta sentitzea naturala dela....
EZ UTZI INOR ATZEAN - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x07
Переглядів 2,5 тис.5 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - ZAZPIGARREN ATALA: EZ UTZI INOR ATZEAN Loa eta Laiaren atal honetan, mezu garrantzitsua zabaldu nahi dugu. Maiatzaren 2a bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako eguna da. Familiak, hezkuntza-zentroak, erakundeak eta gizartea orokorrean eskola-jazarpenaren egoerekin amaitzeko konpromiso argia hartu behar dugu. Gaia mamitsua eta sakona izan arren, etxeko txikiei modu eraik...
KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x06
Переглядів 4,8 тис.7 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - SEIGARREN ATALA: KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK Loa eta Laia marrazki bizidunen atal berri honetan koloreak denonak eta denontzat direla aldarrikatzen dugu. Ikuspegi didaktikoan oinarrituz eta ideia sinple baten bitartez, bakoitzak nahi duen kolorea aukeratu dezakeela adierazi nahi dugu. Gizarte librea, askea eta berdintasunean oinarritutakoa eraiki dezagun. Koloreak dira d...
MOZORROTUKO GARA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I Inauteriak | 2x05
Переглядів 8 тис.7 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - BOSGARREN ATALA: MOZORROTUKO GARA Heldu dira! Hemen daude! Inauteriak, aratusteak, ihauteriak, inauteak, karnabalak... modu ezberdinetara izendatzen ditugun jai-egunak. Loa, Laia, Qiang eta Nikorekin batera, erritmo bizia eta melodia dibertigarriarekin, mozorrotzera eta ondo pasatzera animatzen zaituztegu. Festara! Festaraaaa! Festaraaaaaaaaa! Harpidetu▶️ labur.eus/loaeta...
MUKI BERDE-BERDEAK - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x04
Переглядів 10 тис.8 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - LAUGARREN ATALA: MUKI BERDE-BERDEAK Urtero, neguan agertzen dira, kanpoan hotz denean: hotzikarak, eztula, sukarra, buruko mina eta askotan muki berde-berdeak. Loa eta Laiaren atal berri honetan, umorea erabiliz eta melodia alai eta itsaskor batekin, urteko sasoi honetan etxe askotan errepikatzen den gaia landu dugu: mukiak eta katarroak. Etxeko beroa, babes eta maitasuna...
GORA GURE AZOKA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I Santo Tomas | 2x03
Переглядів 3,1 тис.9 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - HIRUGARREN ATALA: GORA GURE AZOKA Loa eta Laiaren atal berri honetan gure herriko nekazal azokak omendu nahi izan ditugu. Horrez gain, nekazariak, abeltzainak, baserritarrak eta ekoizleak urte osoan egiten duten lana goraipatu nahi dugu. Gure ohiturak belaunaldiz-belaunaldi igarotzeko, etxeko txikiekin batera, txaloak eman, dantzan egin eta azoka eguna ospatu! Menditik ka...
AGUR, AGUR - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x02
Переглядів 7 тис.10 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - BIGARREN ATALA: AGUR, AGUR Espazioak ezagutzea eta gune ezberdinekin duten harremana pixkanaka eraikitzea haurrentzat oso garrantzitsua izaten da: etxea, eskola, jolastokia, mendia, parkea, kalea, bidea... Horregatik, hezkuntza zentroetan, eskola eguna amaitzen den unea benetan berezia izan ohi da. Loa eta Laia-ren atal hau, umeak gelari agur esateko egokia da. Hain zuzen...
GARGANTUA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 2x01 - GAU BELTZA
Переглядів 10 тис.11 місяців тому
BIGARREN DENBORALDIA - LEHENENGO ATALA: GARGANTUA Loa eta Laia marrazki bizidunen bigarren denboraldian euskara eta euskal kulturak protagonismo nabarmena izango dute. Gargantuari eskaini diogu lehen kapitulua, gure herriko eta hirietako jaietan ume zein familientzat pertsonai erakargarria eta ahaztezina delako. Gainera, atal hau gau beltzaren ospakizunaren inguruan girotu dugu. Honela, Gargant...
LOA eta LAIA | Lehen denboraldia
Переглядів 7 тис.Рік тому
LOA eta LAIA | LEHEN DENBORALDIA Loa eta Laiaren lehen denboraldiko kapitulu guztiak batu ditugu bideo honetan. 1. GAU BELTZA: ua-cam.com/video/ueKV1KyxKkA/v-deo.html 2. EUSKARAREN EGUNA EGUNERO: ua-cam.com/video/BnpW6nIe_AQ/v-deo.html 3. OPARIRIK POLITENA: ua-cam.com/video/gS1oZ81LQEo/v-deo.html 4. ZAINDU BASOA: ua-cam.com/video/22Yz8EFD-l8/v-deo.html 5. KAKA EGINGO DUGU: ua-cam.com/video/aWRR...
ZAUNKA eta MIAUKA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 27 тис.Рік тому
HAMARGARREN ATALA: ZAUNKA eta MIAUKA Loa eta Laiaren kapitulu honetan, etxeko txikienei erakutsiko diegu garrantzitsua dela animaliak eta natura zaintzea. Sentimenduak eta sentsibilitatea dituzten izaki bizidunak dira, egunero amodioa oparitzen digutenak, eta merezi dute maitasuna, zaintza eta ongizatea jasotzea, familiako beste kide bat direlako. Zaunka eta miauka etxean beste bat gara lau han...
GABON, ONDO LO EGIN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 31 тис.Рік тому
BEDERATZIGARREN ATALA: GABON, ONDO LO EGIN Ametsetan irudimenak hegan egiten du. Ametsen bitartez, haurrak egun osoko bizipenak bereganatzen dituzte. Loa eta Laiaren atal honetan abesti berezi bat sortu dugu: gurasoek buruz ikasteko eta umeei lo egin aurretik abesteko aproposa den kantua. Erritmo lasaia eta barea du, ukelelearen doinuarekin lagunduta. Lotara joateko ordua heltzen denean, pantai...
EGUN ON, EGIN ON - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 45 тис.Рік тому
EGUN ON, EGIN ON - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
IGELEN KANTA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 33 тис.Рік тому
IGELEN KANTA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
EGIZU DANTZAN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 51 тис.Рік тому
EGIZU DANTZAN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
KAKA EGINGO DUGU - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 79 тис.Рік тому
KAKA EGINGO DUGU - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Nola egiten da Loa eta Laia telesaila - MAKING OF
Переглядів 709Рік тому
Nola egiten da Loa eta Laia telesaila - MAKING OF
ZAINDU BASOA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 31 тис.Рік тому
ZAINDU BASOA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
OPARIRIK POLITENA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 188 тис.Рік тому
OPARIRIK POLITENA - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
EUSKARAREN EGUNA EGUNERO - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 65 тис.Рік тому
EUSKARAREN EGUNA EGUNERO - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
GAU BELTZA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz
Переглядів 55 тис.Рік тому
GAU BELTZA - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz